Igandea, 2024ko urriak 13
11:00- 14:00
Hiru saio antolatuko dira 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.
Izen-ematea beharrezkoa da
Doako ekitaldia.
BiMEP ezagutzera gonbidatzen zaitugu. BiMEP entsegu-azpiegitura paregabea da, eta itsas energiako kaptadoreak eta ekipamendu osagarria itsaso zabalean probatzeko aukera ematen du, Armintzako kostaldearen aurrean.
BiMEP nabigaziorako eremu murriztua da, kostaldetik 1,7 miliara dago eta olatu eta haize baliabide egokiak ditu. Ur azpian itsaspeko kableak eta konektoreak ditu, eta gaur egun bi gailu daude instalatuta: HARSHLAB laborategi flotatzailea eta DemoSATH, Espainiako sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailea.
Armintzako kostaldeko auzo polita lehorretik eta itsasotik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Portuan geratu eta Beti Hegaluzen ontziratuko gara, 62 bidaiariko itsasontzi eroso batean. BiMEPen eremu mugatuan sartuko gara, eta gaur egun instalatuta dauden bi gailu flotatzaileetatik metro gutxira egongo gara. Bi gailu horien gauza interesgarrienak kontatuko dizkizuegu. Ondoren, Lemoizko zentral elektrikoaren aurrean jarriko gara. Zentral horren ebakuazio elektrikoko lineak proiektu honetan aprobetxatu bait dira.
Zure zain gaude Armintzan itsasontziz paseatzeko!
PROGRAMA
Ontziratze bakoitza baino 30 minutu lehenago geratuko gara Armintzako portuan
Erregistroa eta BiMEPen azalpen laburra
Ontziratzea
BiMEPerako zeharkaldia
HARSHLABetik metro gutxira gelditzea
DemoSATH aurrean gelditzea
Lemoizko zentralaren aurrean jarri arteko itsasaldia
Portura itzuliko gara
Izen-Ematea
Izena ematen baduzu eta azkenean ezin bazara joan, edo izena eman duzun baino pertsona gutxiago joango direla badakizu, abisa gaitzazu plaza aska dezagun eta beste pertsona batzuek aprobetxatu ahal dezaten.
Itsasontziko irteera baldintza klimatikoei lotuta dago. Irteera 24 ordu lehenago baieztatuko da.
Armintza auzoak oso aparkaleku gutxi ditu. Ahal izanez gero, autoa partekatzea edo garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da (Bizkaibus A3451 Areeta – Armintza).