Itsas energia berriztagarriak

Itsasoko energia berriztagarriek itsaso/ozeanoetako energia berriztagarriak eta itsas ingurunean harrapatutako baina uretan bertan ez dauden energia berriztagarriak osatzen dituzte. Berriztagarritzat jotzen dira jatorri naturalagatik eta birsortzeko gaitasunagatik. Energia horiek elektrizitatea sortzeko eta beste erabilera batzuetarako potentzial esanguratsua eskaintzen dute.

ZER MOTATAKO ITSAS ENERGIA BERRIZTAGARRIAK DAUDE?

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA-OES) honako energia ozeaniko mota hauek identifikatzen ditu:

Marea-energia

Itsas korronteetan dagoen energia zinetikoa aprobetxatzen du, haize-sorgailuen antzeko energia zinetikoko bihurgailuak erabiliz, baina urpean (korronteak). Beste bertsioan, eguzkiaren eta ilargiaren grabitatorio-ekintzaren ondorioz itsasoko urak gora eta behera egiten duela aprobetxatzen du. Oro har, badia, kala, ibai edo estuario bateko marea-presak erabiltzen ditu, uraren maila-aldaketaren energia harrapatzeko (mareak).

Olatu-energia

Ozeanoko olatuen mugimendua elektrizitatea sortzeko erabiltzen du. Kontzeptu ugari daude olatuen energia harrapatzeko, hala nola buiak edo beste gailu flotatzaile batzuk. Oro har, energia mekaniko bihurtzen dute eta azkenik elektrizitatea.

Gradiente gaziaren energia

Itsasoko eta ibaiko uraren arteko gatz-kontzentrazioaren diferentziatik abiatuta, osmosi-prozesuen bidez elektrizitatea zuzenean ekoiztean oinarritzen da.

Gradiente termikoaren energia (OTEC ingelesez)

Itsas azaleraren eta ur sakonen arteko tenperatura-aldea aprobetxatzen du temperatura-gradientea gutxienez 20º-koa denean.

Bestalde, itsas ingurunean harrapatutako energia berriztagarriek honako hauek biltzen dituzte gaur egun:

Offshore energia eolikoa

Itsasoan, normalean ur sakonetan, turbina eolikoak instalatzean datza. Turbinek haizearen energia zinetikoa hartu eta elektrizitate bihurtzen dute. Itsas zabaleko energia eolikoak potentzial handia du, itsas zabalean lehorrean baino haize indartsuagoak eta konstanteagoak daudelako.

Energia fotovoltaiko flotatzailea

Itsas energia fotovoltaikoak eguzki-energia aprobetxatu nahi du, ur-gorputzetan (lakuak, urtegiak, urmaelak eta itsasoak) eguzki-panel flotatzaileak instalatuz.