Mutrikuko eremua

Mutrikun olatuen energia aprobetxatzeko dagoen instalazioan, ur zutabe oszilatzaileko gailuetarako ekipamendu osagarrien, aire-turbinaren kontzeptu berrien eta kontrol-estrategien saiakuntzak egin daitezke.

Mutrikuko portuko babes-dikean eraiki dute; 296 kW-eko potentzia du, eta, 2011z geroztik, sarea elektrizitatez hornitzen du.

Laster bisitak antolatuko ditugu. Ez huts egin!