MARMOK A-5 olatuen energia hartzeko (Wave Energy Converter edo WEC) potentzia txikiko prototipo bat da, IDOMen jabetzakoa. Gailu flotatzaile bat da, ur-zutabe oszilatzailearen teknologian oinarritua; 15 kW-eko 2 turbina ditu, eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) erosketa publiko aurrekomertzial bati esker egin da. Prototipoak 42 m luze da (36 metroko kalatua eta 6 metroko frankobordoa), 5 metroko diametroa du, eta 162 t-ko desplazamendua. 2016ko urrian instalatu zen BIMEP itsas energien plataforman; Espainian sare elektrikora konektatutako lehen WECa izan zen, eta munduan sarera konektatutako lehen gailuetako bat. Hiru negu egin ditu Bizkaiko Golkoko ur irekietan.
Prototipo horrekin, IDOMek arrakastaz bete zituen aurreikusitako helburu guztiak. Lehenik eta behin, biziraupena erakutsi du, hiru negutan (2016-2019) Atlantikoko ur irekietan jardunda eta 14 m baino gehiagoko olatuak jasanda. Gainera, datu ugari eta esperientzia oso baliotsua eman dizkio IDOMi bere bizi-zikloaren fase guztietan: modelizazioa, diseinua, ziurtapena, fabrikazioa, instalazioa, operazioa, mantentzea eta erretiratzea.
Esperientzia horretatik abiatuta, IDOMek garapen teknologikoarekin jarraitzen du, elektrizitatea prezio lehiakorrean ekoitziko duen tamaina komertzialeko WEC bat lortzeko.