HarshLab laborategi flotatzailea

HarshLab itsas zabalera bideratutako garapenak ingurune errealean eta baldintza kontrolatuetan saiatzeko laborategi flotatzaile paregabea da.

Ekipoak, material berriak eta estaldurak baldintza askotan ebaluatu daitezke, eremu atmosferikotik hasi eta itsas hondoraino.

Azken horientzat, HarshLabek itsaspeko ikuskaritzetarako ROV bat du, baita itsaspeko modem bat ere, urpeko gailuak komunika daitezen.

Laborategia BiMEPen (Biscay Marine Energy Platform) ainguratuta dago, Bizkaiko Golkoan, Armintza herritik (Bizkaia, Espainia) 1,6 itsas miliara.