ARRECIFEk itsasoko olatuen energia aprobetxatzeko diseinu berritzaile bat proposatzen du, naturan oinarrituta, batez ere koralezko arrezifeetan, olatuen energia modu eraginkorrean xurgatzen duena.
ARRECIFE TRIMARAN plataforma flotatzaile bat da, eta olatuen energia hartzeko eta elektrizitate bihurtzeko diseinatutako turbina anitzeko sistema bat du. Koralezko arrezifeen portaeran oinarrituta, turbinaren diseinuak eraginkortasunez hausten ditu olatuak eta haien energia erauzten du. Energia potentziala bakarrik erabiltzen duten beste teknologia batzuek ez bezala, proposatzen dugunak olatuen energia potentziala eta energia zinetiko horizontala aprobetxatzen ditu.
Teknologia modular eta eskalagarri honen turbinak sorgailu elektrikoei lotuta daude, sistema eoliko eta hidrauliko arrakastatsuetan bezalatsu. Olatuen eta korronteen energia aprobetxatzen dutenez, gure turbinek eraginkortasunez sortzen dute elektrizitatea.