ORE Euskadin

Euskadi, bere posizionamendu industrial eta teknologikoari esker, itsas energia berriztagarrien sustapeneko erreferentzia global bihurtu da. Marea-energiari, olatu-energiari eta energia fotovoltaikoari dagokienez, Euskadiko energia-ehuna erreferentziazkoa da Europa osoan.

Gaur egun, Euskadiko 150 enpresa baino gehiago ari dira sektore horretarako osagaiak fabrikatzen eta zerbitzuak ematen, eta 60 km baino gutxiagoko erradioa duen eremu batean daude denak.

Enpresa horiek 36.000 langile baino gehiago dituzte mundu osoan. Guztira, 15.000 milioi euro fakturatzen dituzte, eta, hiru hamarkadaz sektoreko liderrekin elkarlanean arituta, multzo oso bat garatzea lortu dute.