23/07/2024

Itsasoa eta klima-aldaketa: erakusketa BIOTERRAN

Joan den ekainaren 7tik 9ra, BIOTERRAren 21. edizioan parte hartu genuen, argazki-erakusketa batekin, ozeanoen eguna ospatzeko.

ORE4CITIZENSen eskutik argazki-erakusketa bat egin genuen BIOTERRAren 21. edizioan. Ekimen horren helburua izan zen aldaketa klimatikoak gure kostaldean duen eragina ezagutaraztea eta itsas energia berriztagarrien arloan euskal teknologiarekin egiten ari diren proiektu berritzaileenak aurkeztea.

10.000 bisitari baino gehiago igaro dira Bioterratik 21. edizioan, giza jarduerak gure inguruan duen eragina murrizteko irtenbide iraunkorrak bertatik bertara ezagutzeko.

ORE4CITIZENS proiektua

ORE4CITIZENSek aukera hori baliatu nahi izan du klima-aldaketa zer den eta gure kostaldeari nola eragiten dion azaltzeko, eta Euskadin garatzen ari diren konponbideak modu didaktiko batean aurkezteko, euskal industriak sektorean duen mundu-mailako lidergoa eta gizartearentzat eta planetarentzat dakarren aukera nabarmentzeko.

Erakusketak BIOTERRAn egin du lehen geldialdia, ozeanoen eguna dela eta, baina laster izango ditu beste kokapen eta data batzuk.

Parte hartzen duten erakundeak

Ekimenaren buruak TECNALIA, EUSKAMPUS, BCAM eta UPV-EHU, eta Europar Batasunak finantzatzen du, Horizon Europe ikerketa- eta berrikuntza-programaren barruan; horiez gain, beste enpresa hauen laguntza ere badu: ARRECIFE ENERGY SYSTEMS, BIMEP, CLUSTER DE ENERGÍA, EVE, GOBIERNO VASCO, IBERDROLA, IDOM, NAUTILUS, SAITEC, SENER, SIEMENS GAMESA eta BILBOKO PORTUA.


Erakusketa zure ekitaldira edo gunera eraman nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

Partekatu:
WhatsApp
Telegram
Email
LinkedIn
X
Facebook