
FINANTZAKETA:
4.993.651,25 €
PROIEKTUAREN IRAUPENA:
2020-12-01 / 2024-05-31
VALID
Verification through Accelerated testing Leading to Improved wave energy
Kalitatezko olatu-energiaren bihurketa bermatzen duen entsegu-plataforma hibridoa
VALID proiektuak entsegu-plataforma berri bat eta azeleratutako saiakuntza hibridoetarako prozedurak garatu eta baliozkotu ditu, olatu-energiaren sektore osoan erabili ahal izateko. Helburua da osagaien eta azpisistemen fidagarritasuna eta iraunkortasuna hobetzea, Olatu Energiaren Bihurgailuak (WEC, ingelesez) osatzen dituztenak.
Entsegu hibrido azeleratuaren metodologiak bi ikuspegi uztartzen ditu: saiakuntza fisikoak (benetako probabankuak) eta saiakuntza birtualak (simulatutako inguruneak, eredu numerikoak eta datuak). VALID Plataforma Hibridoa (VHTP) interfazea izango da saiakuntza hibrido azeleratu horien integrazio arina ahalbidetzeko.
Etorkizuneko estandar gisa ezarri nahi den helburu estrategikoarekin, eta sektorean aldaketa nabarmen bat eragiteko asmoz, plataforma berri hau eta haren metodologia hainbat WEC, osagai kritiko eta azpisistemetarako baliozkotu dira, hiru erabilera-kasu ezberdinen bidez.
Gaur egun, osagai eta azpisistemetako akatsak sarritan itsas probetan antzematen dira, garapenaren azken faseetan (TRL altuak), prozesua garestia eta luzetsua bihurtuz. Akats bat berandu antzemateak kostu handiak eta atzerapenak ekar ditzake hasierako egutegietan, eta enpresaren porrota ere eragin dezake. Horregatik, beharrezkoa da saiakuntza-metodo sendoak izatea, zalantzak murrizteko, emaitzekiko konfiantza handitzeko, kontzeptuen eta azpikonponenteen diseinuan laguntzeko eta, oro har, erabakiak hartzeko prozesua errazteko.
Ereduetarako, probabankuetarako eta datuen kudeaketa hobetzeko sarbide irekia duen plataforma hibrido berria funtsezkoa da etorkizuneko teknologien kostuak murrizteko.
VALID proiektuak balio-kate osoa biltzen du: metodologiaren eta plataformaren garapena (AVL, Aquatera), teknologia-garapena (CorPower, IDOM, Wavepiston), kostu elektriko estandarraren (LCOE) azterketa (Julia F. Chosaz Consult Engineering), eta ziurtapen-erakundeak (RINA-C), teknologia-zentroen (RISE, Tecnalia, Bimep) eta unibertsitateen (Aalborgeko Unibertsitatea, TU Delft) laguntzarekin, konponbide integratu bat garatzeko.
BAZKIDEAK:
- ISE RESEARCH INSTITUTES OF SWEDEN AB
- TECNALIA
- CORPOWER OCEAN AB
- RINA CONSULTING SPA
- BiMEP: BISCAY MARINE ENERGY PLATFORM SA
- IDOM CONSULTING, ENGINEERING, ARCHITECTURE S.A.U.
- AALBORG UNIVERSITET
- AVL LIST GMBH
- WAVEPISTON AS
- TECHNISCHE UNIVERSITEIT DELFT
- AQUATERA SUSTAINABILITY IRELAND LTD
- YAVIN FOUR CONSULTANTS,UNIPESSOAL LDA
- AQUATERA ATLANTICO SL
- DANMARKS TEKNISKE UNIVERSITET