Itsas energia eolikoaren eguna

Larunbata, 2024ko irailak 14

10:00-14:00

Lau saio antolatuko dira 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Saio bakoitzean 8 familia bilduko dira. Gutxieneko adina: 3 urte.

Izen-ematea beharrezkoa da

Doako ekitaldia.

Zure familiaren ondoan itsas aerosorgailu bat eraiki eta instalatu nahiko zenuke?

Irailaren 14an, larunbata, Ereagako hondartzan izango gara familiekin egun berezi bat ospatzeko. Itsas haize energiaren erronkak ulertuko ditugu, nola instalatzen diren aerosorgailuak itsasoan, zergatik batzuk finkoak eta beste batzuk flotagarriak diren, eta askoz gehiago.

Familia bakoitzak aerosorgailu bat muntatu ahal izango du, eta egitura finko batean eta egitura flotatzaile batean probatu itsasoan bertan.

Aukera paregabea da haurrek ingeniaritzari, teknologiari eta energia eolikoari buruz gehiago ikas dezaten, primeran pasatzen duten bitartean.

Han ikusiko zaituztegu eta haizeak joko dezala!

Saio bakoitzaren laburpena

Itsas haize energiaren aurkezpen laburra

Aerosorgailua muntatzea

Egitura finko bat instalatzea

Egitura flotatzaile baten instalazioa

Desmuntatzea

Izen emateak

Bete hurrengo formularioa doan erregistratzeko. Leku bakoitza familia bati dagokio, familia bakoitzeko ordezkari baten izena, jardueran parte hartuko duten pertsonen kopurua eta harremanetarako datuak utzi besterik ez duzu behar.