Ikertzaileen gaua

Ostirala, 2024ko irailak 27

17:00-22:00

NAUTIKA BIE/EIB

Maria Diaz de Haro K., 68 Portugalete

Irailero bezala, Europako hiriek bat egiten dute IKERTZAILEEN GAUA ospatzeko; zientzia kalera eramateko ekimen bat da.

Aurten, itsas energia berriztagarrietako 60 ikertzaile baino gehiago lehorreratuko dira Portugaleten, adin guztietarako esperimentu, joko eta sorpresekin gau berezia ospatzeko.

Erakusketak eta Erakustaldiak

Erakusketak | 17:00 -22:00

Itsas energia berriztagarrien soluzioen maketak

ORE emakumeak: Ezagutu gure zientzialariak

Europear proiektuen gunea

Euskal soluzioei buruzko panelen erakusketa

Erakusketa zabalik egongo da ekitaldi osoan zehar. Gure taldeak bisita gidatuak egingo ditu 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean.

Guitar STREAM erakusketa eta kontzertua

Gitarra elektrikoak elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ditu, ingeniaritza elektrikoaren arlo askotan aplika daitezkeenak, itsas energia berriztagarriena barne. Guitar STREAM proiektuan eraikitako gitarra elektrikoen erakusketa bat egingo da eta zuzeneko kontzertu bat instrumentu horiek erabiliz.

Previous slide
Next slide

Itsas ikuskapenen Dron hegaldi-erakustaldiak

Dronak oso baliabide baliotsuak dira gainbegiratze-ikuskapenak egiteko eta itsasoko egituren mantentzea errazteko.

Hegaldi-erakustaldia eta ikuskapena.

Urazpiko roboten erakustaldia | 17:00-21:00

Badakizu urpeko robotak ezinbestekoak direla urpeko egituretan ezkutatzen dena ikuskatzeko? Horiekin, gailuen osotasuna egiaztatzen dugu mantentze-lanak planifikatuz, eta itsas azpian ezkutatzen den fauna aztertzen dugu. Arrainei izugarri gustatzen zaizkie energia sortzeko gailuek ematen dituzten ezkutalekuak!

Hurbil zaitez eta urpeko ikuskapenetan erabiltzen ditugun robotak ikusi ahal izango dituzu.

Gainera, eskoletako gure tailerretan bigarren hezkuntzako ikasleek fabrikatutako robotek igerilekuko lehiaketetan parte hartuko dute, eta zuk erabiltzeko aukera izango duzu.

Previous slide
Next slide

Tailerrak eta esperimentuak

Ikasgela esperimentala | 17:00 - 22:00

Ikerketa txokoak esperimentu zientifikoekin ukituz ikasteko

Olatuen energia lortzeko gailua, botila batean itsasoko olatuak sortuz, korrosioak nola jokatzen duen ikasi, ur azpian kableak konektatuz, etab.

Previous slide
Next slide

Aerosorgailuak muntatzeko tailerra | 17:00-22:00

Previous slide
Next slide

Eskalan aerosorgailu bat muntatu eta nola funtzionatzen duen egiaztatu ahal izango duzu. Ikasi nola aldatu palen angelua haizearen arabera eta probatu igerileku batean itsasoan instalatzeko erabiltzen ditugun plataforma motak.

Bideojokoekin haize-energia ikasten dugu | 17:00-22:00

Planet Rescuers bideojokoaren gaming gunea.

Planet Rescuersen helburua belaunaldi berriei STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) diziplinekiko interesa piztea da, Minecraften unibertso ezagunaren bidez. Bere ibilbidean, jokalariek gizarte eredu iraunkorra lortzeko bide zail baina zoragarria alboratuko dute.

8 eta 14 urte artean gomendatzen da.

Previous slide
Next slide

Los poderes del mago Shazam: IA, música, y eólica flotante | 18:30 y 20:00

¿Cómo puede una app decirme qué canción estoy escuchando en tan sólo dos segundos? ¿Cómo es capaz de distinguir una nota musical del ruido del vecino pasando la aspiradora?

En esta sesión, hablaremos sobre análisis de señales, competiremos contra aplicaciones de reconocimiento de canciones, y descubriremos cómo estas apps crean una huella digital de lo que grabamos a través de nuestros móviles. También exploraremos cómo podemos aplicar estos conocimientos a la eólica flotante, examinaremos los factores que limitan la construcción de parques eólicos en el mar, y veremos cómo, con la ayuda de nuevas tecnologías como la inteligencia artificial, podemos detectar fallos estructurales en aerogeneradores, como si detectásemos notas desafinadas en una canción.

Dos sesiones: A las 18h30 y a las 20h
Edad: +14

Bilboko Ingeniaritza Eskola (Nautika)

Aurkitu zure etorkizuneko aukerak Euskal Herriko Unibertsitatean

Itsas energia berriztagarriak interesatzen zaizkizu? Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) sektore honetako edozein diziplinan profesional izatera eramango zaituzten aukera guztiak dituzu. Ingeniaritzaren eta beste karrera tekniko batzuen hainbat adarrekin, eta instalazio modernoetarako sarbidearekin, UPV/EHU leku ezin hobea da zu prestatzeko eta etorkizun jasangarrian laguntzeko. Kontsultatu zure gradu eta graduondoko aukerak!

Itsasoan biziraupena | 17:30, 18:30, 19:30 y 20:30

Previous slide
Next slide

Pentsatu al duzu inoiz nola aurre egiten zaion itsasoko larrialdi bati? Itsasontzi batean, lurretik milaka kilometrora, ezin da kanpoko laguntzarik jaso. Jarduera honetan itsasontzi bateko tripulatzaileak nola prestatzen diren hondoratzea gertatuz gero bizirik irauteko ikasiko dugu.

Itsasoan bizirauteko oinarrizko praktikak egingo dira. Salbamendu-gailuak nola erabiltzen diren ikusiko dugu, hala nola baltsak, biziraupen-jantziak eta txalekoa.

4 saio egingo dira 17:30etan, 18:30etan, 19:30etan eta 20:30etan. 30 eta 45 minutu arteko iraupena. Gehienez 10 pertsonako taldeak. Adina, 11 urtetik aurrera.

Portugalete ingeniaritza eskolatik bisita gidatua (Nautika) | 17:30, 18:30, 19:30 y 20:30

Bisita honetan, eraikinean dauden ikasgelak eta irakaskuntza- eta ikerketa-espazioak ikusi ahal izango dituzu, hala nola makina- eta nabigazio-simulagailuak, planetarioa, Innoboateko gela, etab.

4 saio egingo dira 17:30etan, 18:30etan, 19:30etan eta 20:30etan. 45 minutu eta ordubete arteko iraupena. Gehienez 10 pertsonako taldeak. Adina, 16 urtetik aurrera.

Haurrentzako gunea

Haurrentzako gunea | 17:00-21:00

Aurpegia margoztu

Haurrak irakurtzeko gunea

Itsas energia berriztagarriak margoztu

Previous slide
Next slide

ARETOA

Aretoa (460 leku) | 18:00 - 20:15

18:00-19:15 | Zientzia Club

UPV/EHUko ikertzaileak dira Zientzia Clubeko arduradunak eta protagonistak. Bakarrizketa baten, hitzaldi baten, ikuskizun baten edo horren guztiaren nahasketa perfektuaren bidez, beren ikerketez eta gaurkotasuneko gai zientifikoez hitz egiten digute. UPV/EHUn garatzen den zientzia eta ikerketa-lana zabaltzeko modu entretenigarria.

Denok ezagutzen dugu Ilargia, eta denok geratu gara noizbait gure bizitzan liluratuta hari begira, baina bakarra al da? Ba al dago besterik eguzki sisteman? Eta unibertsoan? Ba aurreratzen dizuet ez dakidala gurea bezain polita dagoen baina bai ilargi gehiago daudela, hori ziur! Eguzki sistemako beste planeta batzuek haien Ilargi edo satelite naturalak dauzkat. Horri buruz gehiago jakin nahi izatekotan adi nire monologoari.

Gabonetako gezurrik borobilenetakoa da. Ibaitetako arrainek ez dute urik edaten. Bai ordea itsasokoek. Benetan egia dena hauxe da, ibaietako arrainek txis jario handia dute. Itsasokoek aldiz txi gutxi egiten dute. Gabonak ez dira honen arduradunak baizik eta osmosia. Beraz, ur-gezako piszinan arduratu arrainek egindako pisaz eta ez horrenbet zure alboko lagunurkoak egin zezakenaz.  

Hitzaldi honetan gizateriak bere historian zehar urarekin egin duen bidaia eta gure arbasoek ur hornidura gehiago eta batez ere hobea lortzeko egin dituzten gorabehera zientifiko eta teknologikoak aztertuko ditugu. 

Badakizu zer den Leidenfrost efektua? Ez? 

Bakarrizketa honetan ikusiko dugu nola fenomeno fisiko honek hainbat gauzetan lagun diezagukeen gure egunerokoan, arrautza bat frijitzetik, erredura handietatik babesteraino. Pelikula eta liburuak “Elemental” gisa aztertuko dugu, efektuaren erabilgarritasuna irudikatzeko, eta esperimentu oso deigarri batekin amaituko dugu. Eskua sutan jarriko zenuke fisikagatik? 

Denok dakigu ura energia-iturri bat dela, edo mugimenduagatik, energia zinetikoa delako, edo garaieragatik, energia potentziala dena. Ibai-ibilguetako errota tradizionalek aspalditik aprobetxatu dute. Estebanek oso ohikoak ez diren modu batzuetaz hitz egingo dizue errota horietako batzuek iristen zaien ura nola erabiltzen duten azaltzeko.

19:15-20:15 | "Hazi magiko-matematikoak" ipuin kontalaria

Ipuin-kontalaria: Raúl Ibáñez Torres (UPV/EHU) irakasle, matematikari eta dibulgatzaile zientifikoa, Enrique Morente Luque marrazkilari eta ilustratzailearekin batera. Aspaldian Euskal Herriko ibar bateko baserri batean bizi izan zen familia baten istorioa kontatzen da. Familiako seme-alaba bakoitzaren historiarekin, asmakizun matematiko erraz eta entretenigarriak (asmamenekoak) sartzen dira.

Jolas matematiko baten bidez zozketa egingo da Raul Ibáñezen “Matematika sorkuntza artistikorako tresna” liburua irabazi ahal izango duten parte-hartzaile guztien artean.

Nautikako eta urpeko esperientziak

Agurtza itsasontzia bisitatu (eraikinaren aurrean)

Sar zaitez familia-abentura batean Agurtza Itsasontzi Museoan, arrantza-teknikaren interpretazio-zentro liluragarri bihurtutako arrantza-ontzi tradizionalean.

30 minutuko bisitak (25 lagunentzako lekua):

  • 17.00-17.30
  • 17.35-18.05
  • 18.10-18.40

Portugaleteko itsas- eta ibai-paisaia interpretatzea, industria-iraganaren bitartez | 17:00-19:00

UPV/EHUko Paisaia eta Ondare Kulturalen UNESCO Katedraren eskutik, Portugaleteko itsas eta ibai-paisaiaren interpretazioa, bere industria-iraganaren bitartez, Nautika eraikinean amaitzen da. Aldez aurretik izena eman behar da.

Aldez aurretik izena eman behar da. 20 pertsonentzako lekua

Urpekaritzarako hastapena AKETXE KLUBAREKIN (Irailak 28, larunbata, Santurtziko igerilekua)

Murgildu urpekaritza-taldearekin Santurtziko igerilekuan, ur azpiko sentsazioa esperimentatzeko.

Gutxieneko adina: 18 urte. 20 pertsonarentzako lekua.

Aldez aurreko beharrezko inskripzioa.

Ezinbestekoa da AISIALDUN URPEKETA PRAKTIKATZEKO OSASUN EGOERA GALDEKETA bete eta jardueraren egunean inprimatuta eramatea.

Previous slide
Next slide

Eta askoz gehiago: Musica, txapelketak eta abar.