NAUTILUS

NAUTILUS Floating Solutions konpainiaren helburua da itsas energia berriztagarrien sektorerako ingeniaritza zerbitzuak eskaintzea. NAUTILUSeko bazkideak honako hauek dira: Subsea7, energia-industriarako itsas zabaleko proiektuak egiten eta zerbitzuak ematen lider globala; TECNALIA, Europa mailako erreferentziazko I+G zentroa; eta Vicinay, plataforma flotatzaileetarako ainguratze-sistemen diseinuan eta fabrikazioan munduko liderra. NAUTILUSen helburua da erreferentzia globala izatea itsas energia berriztagarrietan, bereziki energia eoliko flotatzailean.

NAUTILUSek egitura flotatzaile erdi urperagarria, trinkoa eta ekonomikoki eraginkorra garatu du, itsas zabalean parke eoliko flotatzaileak garatzea ahalbidetzen duena.