BiMEP 2026era itsasontziz bidaia

2026ko irailaren 20a, igandea

10:00- 14:00

4 saio antolatuko dira: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan

Izen-ematea beharrezkoa da

Doako ekitaldia

BiMEP ezagutzera gonbidatzen zaitugu. BiMEP entsegu-azpiegitura paregabea da, eta itsas energiako kaptadoreak eta ekipamendu osagarria itsaso zabalean probatzeko aukera ematen du, Armintzako kostaldearen aurrean.

BiMEP nabigaziorako eremu mugatua da, kostaldetik 1,7 itsas milia ingurura kokatua, eta olatu- eta haize-baliabide onak ditu. Urpean itsaspeko kableak eta konektoreak ditu, eta gaur egun hiru gailu daude instalatuta: HARSHLAB laborategi flotatzailea, DemoSATH, Espainian sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailea, eta MARMOKA-5, sare elektrikora konektatutako olatu-energiako gailua.

Armintzako kostaldeko auzo polita lehorretik eta itsasotik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Portuan geratu eta Beti Hegaluzen ontziratuko gara, 62 bidaiariko itsasontzi eroso batean. BiMEPen eremu mugatuan sartuko gara, eta gaur egun instalatuta dauden bi gailu flotatzaileetatik metro gutxira egongo gara. Bi gailu horien gauza interesgarrienak kontatuko dizkizuegu. Ondoren, Lemoizko zentral elektrikoaren aurrean jarriko gara. Zentral horren ebakuazio elektrikoko lineak proiektu honetan aprobetxatu bait dira.

Zure zain gaude Armintzan itsasontziz paseatzeko!

PROGRAMA

Ontziratze bakoitza baino 30 minutu lehenago geratuko gara Armintzako portuan

Erregistroa eta BiMEPen azalpen laburra

Ontziratzea

BiMEPerako zeharkaldia

HARSHLABetik metro gutxira gelditzea

MARMOKA-5a ikusteko geldialdia (olatuen energia aprobetxatzeko gailua)

DemoSATH aurrean gelditzea

Lemoizko zentralaren aurrean jarri arteko itsasaldia

Portura itzuliko gara

Izen-Ematea

Izena ematen baduzu eta azkenean ezin bazara joan, edo izena eman duzun baino pertsona gutxiago joango direla badakizu, abisa gaitzazu plaza aska dezagun eta beste pertsona batzuek aprobetxatu ahal dezaten.

Itsasontziko irteera baldintza klimatikoei lotuta dago. Irteera 24 ordu lehenago baieztatuko da.

Armintza auzoak oso aparkaleku gutxi ditu. Ahal izanez gero, autoa partekatzea edo garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da (Bizkaibus A3451 Areeta – Armintza).

 

2026ko irailaren 20a, igandea