BiMEP 2025era itsasontziz bidaia

Larunbata, 2025ko urriak 4

Larunbata, 2025ko urriak 18

12:00- 15:30

Hiru saio antolatuko dira 12:15etan, 13:25etan y 14:35etan

Izen-ematea beharrezkoa da

Doako ekitaldia. Eman izena orain urriaren 4ko bisitarako! Urriaren 18ko izen-ematea laster irekiko da. Jarraitu gure sare sozialak lehenengo jakinaren gainean egoteko!

BiMEP ezagutzera gonbidatzen zaitugu. BiMEP entsegu-azpiegitura paregabea da, eta itsas energiako kaptadoreak eta ekipamendu osagarria itsaso zabalean probatzeko aukera ematen du, Armintzako kostaldearen aurrean.

BiMEP nabigaziorako eremu murriztua da, kostaldetik 1,7 miliara dago eta olatu eta haize baliabide egokiak ditu. Ur azpian itsaspeko kableak eta konektoreak ditu, eta gaur egun bi gailu daude instalatuta: HARSHLAB laborategi flotatzailea eta DemoSATH, Espainiako sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailea.

Armintzako kostaldeko auzo polita lehorretik eta itsasotik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Portuan geratu eta Beti Hegaluzen ontziratuko gara, 62 bidaiariko itsasontzi eroso batean. BiMEPen eremu mugatuan sartuko gara, eta gaur egun instalatuta dauden bi gailu flotatzaileetatik metro gutxira egongo gara. Bi gailu horien gauza interesgarrienak kontatuko dizkizuegu. Ondoren, Lemoizko zentral elektrikoaren aurrean jarriko gara. Zentral horren ebakuazio elektrikoko lineak proiektu honetan aprobetxatu bait dira.

Aurten, RENMARINAS DEMOS programarekin lankidetzari esker, bisita bi egun izango ditugu.

Zure zain gaude Armintzan itsasontziz paseatzeko!

PROGRAMA

Ontziratze bakoitza baino 30 minutu lehenago geratuko gara Armintzako portuan

Erregistroa eta BiMEPen azalpen laburra

Ontziratzea

BiMEPerako zeharkaldia

HARSHLABetik metro gutxira gelditzea

MARMOKA-5 instalazio berriko ainguraketak (olatuen energiaren aprobetxamendurako gailua)

DemoSATH aurrean gelditzea

Lemoizko zentralaren aurrean jarri arteko itsasaldia

Portura itzuliko gara

Izen-Ematea

Eman izena orain urriaren 4ko bisitarako! Urriaren 18ko izen-ematea laster irekiko da.

Jarraitu gure sare sozialak lehenengo jakinaren gainean egoteko!

Izena ematen baduzu eta azkenean ezin bazara joan, edo izena eman duzun baino pertsona gutxiago joango direla badakizu, abisa gaitzazu plaza aska dezagun eta beste pertsona batzuek aprobetxatu ahal dezaten.

Itsasontziko irteera baldintza klimatikoei lotuta dago. Irteera 24 ordu lehenago baieztatuko da.

Armintza auzoak oso aparkaleku gutxi ditu. Ahal izanez gero, autoa partekatzea edo garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da (Bizkaibus A3451 Areeta – Armintza).